ARTEA

“Prekariart” nazioarteko kongresua egingo da Bilbon

Bihar eta etzi, Prekariart Nazioarteko I. Kongresua egingo da Bilbon EHU/UPVren Bizkaia Aretoa, Arte garaikidearen lanbidea: prekaritatea eta alternatibak izenburupean.

“Praktika artistikoarekin lotutako jarduera profesionalek eta gaur egungo artista askoren bizimoduak berezko dituzten baldintzei buruz hausnartu nahi da, prekaritatearekin zerikusia duten alderdi ekonomikoak, soziologikoak, psikologikoak, legalak, filosofikoak eta artistikoak kontuan hartuko dituen diziplina askotako ikuspegi batetik. Horrez gain, gogoeta egin nahi da prekaritateak artistekin eta bereziki haien jardun profesionalarekin daukan loturari buruz”

Arte garaikidean eta gizarte aldaketa garaikideetan interesa duten ikasle, irakasle, ikertzaile, artista eta beste profesionalei zuzenduta dago, eta partaidetza hiru modutan egingo da: gonbidatuek egingo dituzte hitzaldiak; komunikazioak eta Ikerketa artistikoaren bitartez egindako hausnarketak eta posterrak.

Lau ardatz jorratuko dira: Artearen alorreko prekaritatearen adierak eta esanahiak, definitutako diziplina esparru guztietatik, Egoera prekarioetako arte garaikidea ikertzeko eta aztertzeko proposamen metodologikoak, Prekaritatearekin lotutako proposamen artistiko eta kontzeptualen aurkezpena eta Prekaritateari aurre egiteko alternatibak, kritikak eta ekintzak.

Informazio guztia: ehu.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button