ARTEA

Praktika Garaikideen Aretoa, Getxon

Azaroaren 4tik 6ra, Getxoartek arte-praktika garaikidearen mundua hartuko du beste behin. Hainbat artistaren 30 proiektu artistiko bilduko dira Areetako Geltokia plazako karpan.

Aurtengo edizioa bost programatan banatuko da. Lehena Programa Orokorra da eta horrek diziplina anitzeko  30 proposamen hartuko ditu, banakakoak zein taldekakoak; horietatik guztietatik 12 euskal artistenak dira.

Honetaz gain, Programa Hezigarria ere badago, non zale guztientzako bisita gidatuak eta tailerrak antolatu diren. Programa Kuratorialak artista eta arte-komisarioen esperientziak eta ikuspegi profesionala uztartzeko pentsaturik dago. Programa Zabalduari dagokionez, artearen mundua eta horrekin zerikusia ez duten beste arlo batzuk lotuko dira. Aurtengo protagonistak grafismoa lantzen duen La Taller Espazioa eta Fem Box ikerlana izango dira.
Azkenik, Programa Eszenikoak arte garaikideak eta diziplina eszenikoak batuko ditu dantza edota performanceak eginez.

Aurtengo Getxoarten Usoa Fullaondo izango da artista gonbidatua, azken urteotan sortzaile gazte horrek lan aipagarria egin baitu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button