IKUS-ENTZUN

“El muerto y ser feliz” eta “Moldatu” filmak, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak hitzordu bikoitza ondu du ekainak 4an 19:45ean El Carmen aretoan: Moldatu (Asier Urbieta, Euskadi, 2012) film laburra, eta El muerto y ser feliz (Javier Rebollo, Espainia, 2012) film luzea. Emanaldian bi zuzendariek parte hartuko dute.

Argentinako ospitale batean hilzorian dagoen espainiar baten istorioa kontatzen du Javier Rebolloren El muerto y ser feliz filmak road movie pelikulen egiturari jarraiki. Espainiar horrek ihes egingo du ospitaletik, eta iparralderantz joko du. “Hilotz izatear dagoen gizonak badaki edozein errepidek mundu osora daramala, helmugak ez duela inporta, bakarrik une horretara arte eraman dugun bizitza atzean uztekoak”.

Gaixorik dagoen espainiarra soldatapeko hiltzailea da, eta bikain antzezten du Jose Sacristan aktore ezagunak, zeinak 2012an Aktore Onenaren Goya saria jaso zuen 2012an lan horri esker, bai eta Donostiako Zinemaldiko Aktore Onenaren saria ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button