MUSIKA

Power metal, heavy metal, eta stoner doinuak, Gernikan

Metal Fabrikaren hirugarren denboraldiko laugarren jaialdia da, maiatzaren 18an, eta Gernikan, power metal, heavy metal, eta stoner doinuak zabalduko dituena.

Iruñatik Taken taldea izango da bertan. Single berria aurkeztu berri dute, eta diskoa ere kaleratzeko prest daukate. Azken urteetan gorakada nabarmena izan dute; kilate askotako Power metala jorratzen dute eta uda honetan Rock the coast bezalako jaialdi erraldoietan izango dira. Hara joan aurretik, Gernikan egingo dute geldialditxoa eta zuzenean ikusteko aukera aparta izango da. Momentuz Bizkaian aurkeztu duten data bakarra da.
Beraiekin, Bilbotik Evil Sseeds taldea izango da. Beraien heavy metalarekin Astrako teilatua astintzeko prest izango dira.
Bukatzeko, Mungiatik Wiked Wizzard taldea bilduko da. Horien stoner doinuek zer esana emango dute, eta jaialdiari kalitatezko hasiera emateko aukera aparta izango da.

Metal musika momentu oro mantentzeko ardura DJ Dimetalhead-en esku egongo da. Gainera Dimetalfest jaialdi handiko sarrerak, kamisetak eta abar hartzeko aukera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button