LITERATURA

“Pott Banda. Ekilibrista Bihotza (1977-1980)” liburua aurkeztuko dute bihar

Sorzain argitaletxeak plazaratutako Pott Banda. Ekilibrista Bihotza (1977-1980) liburua aurkeztuko dute bihar, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30etik aurrera.

Jon Kortazarrek koordinatu du lana, eta hauexek dira partaideetako batzuk: Bernardo Atxaga, Miren Amuriza, Unai Elorriaga, Harkaitz Cano, Garbiñe Ubeda edo Miren Agur Meabe.

Biharko aurkezpenean, halaber, hauexek solastatuko dira: Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga idazleak; Jon Kortazar liburuaren koordinatzailea eta Santi Lapatza-Gortazar edizio-arduraduna. Idoia Jauregi kazetaria aurkezle arituko da.

Liburuak bi zati ditu: lehenengoan, “Pott bandaren hasierako gora beherak” jasotzen dira; bigarrenean, aldiz, “idazle,  kazetari, bertsolari eta kultur eragile batzuen omenaldi ezberdinak”.

Sorzain argitaletxearen xedea, bestalde, “euskarazko liburu kritikoak” plazaratzea da. “Sorzainek oinarri bikoitza du, beraz: euskara eta gogoeta. Horrezkero, izpiritu kritikoa eta hausnarketa ahalbidetu ditzaketen euskarazko liburuak argitaratzea izango du xede nagusi”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button