ARTEA

“Postontzi Irekia 2020” deialdia, Uharte Zentroan

Tokiko taldeek edo lantaldeek proposatutako proiektuak abian jartzeko edo haien jarraipena egiteko xedez, Uharte Zentroak Postontzi Irekia 2020 laguntzen deialdia zabaldu du. Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 4a izango da.

Postontzi Irekiaren helburua “ekintza/prozesuen kudeaketa/antolaketa sustatzea da, komunitate artistikoa zuzenean artikulatu/aberastu/sustatu/eragindu/faboratuko dutenak, hau da, ehun artistiko konektatu eta aktibo bat sortzen lagunduko dutenak eta komunitatetik bertatik proposatuko direnak”.

Deialdia arte garaikidearekin zerikusia duten eta Nafarroarekin lotura duten talde edo kolektiboei zuzenduta dago, “proiektu bat komunitate artistikotik eta harentzat garatzeko edo jarraitzeko interesa dutenei”.

Diru-laguntzak 3.000 € eskaintzen ditu gehienez hiru proiekturi emateko, gehienez, 1.000 euro proiektuko. Gainera, Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak ere eskura izango dituzte artistok, bai eta jarraipena eta aholkularitza ere.

Proiektuaren iraupena 2020 urtea bukatu bitartean izango da, eta taldeen eta zentroaren artean adostuko dira, hala ere, sor daitezkeen gastuak Uharte Zentroarekin abuztuaren 30a baino lehen adostuko ditu.

Datu guztiak, Uharte Zentroan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu