ESZENA

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Elai-Alai dantza taldeak antolatuta Portugaleteko eta Euskal Herriko XXXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia abiatuko da uztailaren 19tik 31ra bitartean. Aurtengo jaialdiak ere Elai Alai kultur elkartearen 50. urteurrena ospatu nahi du, eta elkartea omenduko dute, Argia dantza taldearen Aunitz urtez ikuskizunarekin.

Portugaletera, eta gero, Euskal Herriko hainbat txokotara etorriko diren dantza taldeak Mexiko, Errusia, Kurdistan, Venezuela eta Argentinatik datoz. 

Ameriketatik, Argentinako Gran Ballet Argentino, Venezuelako Guanaguare taldea eta Mexikoko Colimako Unibertsitateko Balleta datoz. Gero, Kurdistaneko Sign Art musika eta dantza taldea, eta Errusiatik Omsk-eko konpainia bat ere badatoz.

Uztailaren 29an, Munduko Dantzak ikuskizuna egongo da ikusgai Portugaleten eta azken egunetan, uztailaren 30ean eta 31n, San Inazio egunean, bost herrialde gonbidatuek musika emanaldiak eskainiko dituzte denak batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button