ARTEA

“Danok Taldea”-ri buruzko erakusketa, Nafarroako Museoan

Nafarroako Museoak Danok Taldea. 1966-1967: Modernitate osatugabea erakusketa abiatu du. Nafarroako garai hartako arte-munduko 27 artistaren 40 lanez osatu dute maiatzaren 27ra bitartean ikusi ahalko den erakusketa.

Nafarroako artistak abangoardia-talde batean ere bildu ziren, Gipuzkoako Gaur, Bizkaiko Emen eta Arabako Orain taldeek egin zuten modura. Nafarroan, Danok izena jaso zuen taldeak.  “Azken hau ia-ia ez zen izatera iritsi ere, fruiturik eman ez zuen saiakera izan zen eta oso gutxi ezagutu da haren inguruan”.
Erakusketa honetan taldearen eta berau osatu zuten artisten berrikuspen kritikoa egin da. Nafarroako artisten lanek osatzen dute erakusketa: Jose Ulibarrena, Isabel Baquedano, Julio Martin Caro, Jose M.ª Ascunce, Gloria Ferrer, Jose Antonio Eslava, Xabier Morras, Jesus Lasterra, Cesar Muñoz Sola, Salvador Beunza, Juan Miguel Echeverría, Pedro Oses, Eugenio Menaya, Narciso Rota, Miguel Echauri, Mariano Sinués eta Pedro Manterola.

Garaia dokumentatzeko gai desberdinetako kartelak ere erakusten dira.

Erakusketaren inguruan hainbat saio ere programatu dira. Gaur berton, mahai-ingurua antolatu dute artista eta ikertzaileen parte-hartzearekin. Javier Balda erakusketako komisarioak moderatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button