Nontzeberri

Portugaleteko Bizkaia Zubia I. argazki-lehiaketaren saridunak

Oso argazki interesgarriak aurkeztu dira aurten burutu den Bizkaia Zubia I. argazki-lehiaketan. Zubi eskegia eta bere kolore berria izan dira argazkion protagonistak.

Argazkiak azaroaren 23tik abenduaren 16ra igorri dira eta guztira 215 argazkik hartu dute parte. Bizkaia Zubiaren argazkiak izan beharko ziren, baina Somorrostro gorri kolore berri honekin ateratakoak.

Guztien artean Rayos izenekoa gailendu da. Epaimahaikideen arabera, oso irudi indartsua izan da irabazlearena, Gilles Bourdoiseau-rena.

Bigarrena, Cruzando el Puente 2 izenekoa, kalitate handikoa izan da. Bere egilea Gabriel Fernandez izan da.

Lehenengo saridunari 300 euro eta Bizkai Zubira bi lagunentzako bisita gidatua emango zaizkio. Bigarrenak bi lagunentzako afaria izango du Portugaleteko Gran Hotel Puente Colganten, eta bi lagunentzako Bizkaia Zubira bisita gidatua ere izango du.

Argazki guztiak Bizkaia Zubiaren webgunean ikusgai izango dira.

Exit mobile version