IKUS-ENTZUN

“Portugaleko Zinema Berriena” izeneko zikloa, BilbaoArten

Urriaren 7tik 10era Portugaleko film laburren ziklo bat eskainiko du BilbaoArtek, Art House Zinemaren programazioaren barruan, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Portugaleko zinemak baditu zinemagile berri dezente asko. BilbaoArte Fundazioak harreman zuzena mantendu izan ohi du hango kultura eta sorkuntzarekin, eta horren ondorioz izen handiak pasatu dira zentroko pantailatik: Pedro Costa,  Miguel Gomes, Joao César Monteiro, Manoel de Oliveira, Paulo Branco edo Joao Pedro Rodrigues.

Udazken honetako zitan, Portugaleko film laburrak ikusteko abagunea izango da. Bertan herri horretako etorkizuneko zinematografian izen handi bilakatuko direnak ezagutaraziko dira. Guztira hamabost lan pantailaratuko dira, eta guztiek han ekoizten den zinemarik berriena zertan den ikusteko leiho bat osatuko dute.

Gaur abiatuko da zikloa, emanaldi hirukoitzarekin: Pedro Neves Marques egilearen Semente Exterminadora filma izango da lehena. “Petrolio jario batek Brasileko kostaldea kutsatu du. Capivara, petrolio plataforma bateko langilea, Rio de Janeirora eramana izan da, non herritarrek ez dakiten ezer hurbiltzen ari den hondamendiaz”. Ondoren,  João Viana zuzendariaren Madness filma pantailaratuko da. “Maputoko ospitale psikiatriko batetik ihes egin du Ernaniak, bere seme (Zacaria) eta fartrizida gerrilletan borrokan ari den senarraren bila. Emakumearen zoramena apurka-apurka nahasiz doa haren herrialdeko utopia kolektiboaren ametsarekin”. Azkenik, Carlos Conceição-ren Coelho Mau izeneko laburra emango dute. “Gazte errebelde batek, haren amaren maitalea zigortu du. Nerabe jainkoek ezarritako moralaren aurka egin dute”

Datozen egunetarako emanaldi guztien gaineko informazioa, BilbaoArten duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button