IKUS-ENTZUN

Getxon, zine-ziklo denboraldi berria abiatzear

Zinemabarri zine-zikloaren denboraldia azaroaren 5ean abiatuko da berriz Getxon, martxoan pandemiak dena bertan behera utzi ostean.  Emanaldiak 19:00etan izango dira.

Zikloa ostegunetan izango da Muxikebarri zentroan eta “kalitate eta interes zinematografiko handiko pelikulak hartuko ditu, jatorri  eta genero anitzekoak eta, gehienetan, azpitituludun jatorrizko bertsioan”.

Lehenengo saioan Hirokazu Kore-Eda zuzendari ospetsuaren La verdad filma eskainiko da, Catherine Deneuve protagonista duena. Azaroaren 12an, Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako La trinchera infinita filma pantailaratuko da. 19an, Mateoren ama film laburra eta The Farewell film luzea eskainiko dira, azken hori Lulu Wang zuzendariarena. Azaroko eskaintza hilaren 26an amaituko da En realidad, nunca estuviste aqui hiri-thrillerraren eskutik.

Zine-Kluba zikloa ostiraletan izango da. Lehenengo saioa hilaren 13an izango da, Diao Yinan-en zine beltzeko El lago del ganso salvaje filmaren eskutik. Astebete beranduago, azaroaren 20an, Greta Gerwigek zuzendutako Mujercitas proiektatuko da. Azaroaren eskaintza borobiltzeko, hilaren 27an, Ron Andersson suediarraren Sobre lo infinito  lana ikusteko abagunean izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button