LITERATURA

Portugaleko literatura garaikidearen errepasoa

Bilboko Sarean aretoan ostegun poetikoak bueltan dira, eta hala, gaur, urtarrilak 24, Roberto Lopez San Josek eta Andrea Uñak osaturiko SoLuNa taldearen eskutik, Portugaleko literatura garaikidearen errepasoa egingo da errezitaldi musikatuaren bidez.

Poesia garaikide portugaldarra berrikuzteko eta bertako literaturaren balioaz jabetzeko Jorge de Sena, Sophia de Mello, Eugenio de Andrade, Natalia Correla, Ruy Cinatti, eta Jose Saramagoren testuak irakurri eta errezitatuko dituzte.
“Azken urteetan poesia portugaldarra eta poesia garaikidea bidelagun izan direnez, beharbada ezezagunak ditugun poeta hauek aurkeztea da gure helburua”.

Diogun bezala, hitzordua gaur betan izango da, baina datorren astean beste ekimen interesgarri bi atondu dituzte. Alde batetik, urtarrilaren 30ean, Feria Fugaz antolatu dute. “Feria Fugaz hilabetero ospatuko den proposamena da, modu ezberdinetan egikarituko dena. Gauza ezberdinak egiten dituzten pertsonen arteko sarea sortzea du helburu, haien arteko erlaziorik ez duten pertsonek artelanak batu dezatela. Hala izanik, era askotako artisten eta publikoen elkarlana eta saretzea lortzea da proiektuaren xede nagusia. Proposamen artistikoak era askotarikoak izango dira, beti ere autoedizioa bere osotasunean ulertuz eta praktikatuz. Fanzine sortzailea bazara, hau da zure aukera! Produkzio txikikoa bada ere, ongietorria izango da”.
Eta bestetik, hurrengo egunean, 19:00etan, Fermin Muguruzak eta Jone Unanuak koordinatu duten Black is Beltza filmari buruzko Making of dokumentala proiektatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button