BESTELAKOAK

Portafolioak ikusgai

Ilustratzailea bazara eta zure lana ezagutzera eman nahi baduzu, hemen duzu aukera. Zure portafolioa sarean eta handik kanpo ikuspen egokiagoa izateko beharrezkoak diren teknikak irakatsiko dizkizute ikastaro honetan.

Hala, irailaren 27an, Bilbon, Nuria Hérnandez  adituak emango du ikastaro hau. Honek, Diseinu Grafikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta publizitate agentzietan lan egin ondoren eta hainbat lehiaketa eta sari irabazi ondoren irudigile moduan aritzen da. Gaur egun Bilbon lan egiten du freelance moduan.

Ikastaroaren helburuak honakoak dira: Portafolio koherentea erakutsi ahal izateko zure lana zehaztea; lanaren itxura zaintzeko garrantzia eta edukien sailkapena egitea; portafolioak Behance, Domestika eta bestelako  ereduekin, ISSUE eta bere aukerak ikustea; Indesign programaren bidez zure portafolioa sortzen ikastea, eta abar.

Izen emateak irailaren 24ra arte izango dira.

Info guztia hemen eskatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button