ARTEA

Euskal Arte Garaikideari buruzko ikastaroa egingo dute Artiumen

Artium museoko Euskal Arte Garaikidearen inguruko ikastaroa apirilaren 13 eta 15, 20, 27 eta 29an, eta maiatzean berriz, 4 eta 6, 11 eta 12an egingo da. Ikastaroak 20 orduko iraupena dauka eta 18:00etatik 20:00etara egingo da. Prezio 60 eurokoa da (30 euro bazkide edo ikasle izanez gero). EHUko ikasleek, gainera, aukera askeko kredituak bildu ahal izango dituzte.

Ikastaroa Peio Aguirre arte kritikaria eta komisario independenteak zuzenduko du. Horrez gain, esparru ezberdinetako profesionalak izango dira hainbat saiotan (laster behin betiko programa iragarriko dute).

Hamar saiotan Euskal Herrian buruturiko jarduera artistikoak aztertuko dira 90eko hamarkadatik abiatuta. Diskurtso artistikoak, ildo estetikoak eta indarrean dauden arte-korronteak izango dira, besteak beste, ikastaroan jorratuko diren gaiak. Euskal Artea ardatz duen ekimenak kategoria bera eztabaidatu eta analizatuko du.

Artiumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button