ARTEA

“Polybrafon” musika instrumentu robotiko programagarria, Bilboko Azkuna Zentroan

Open Codes. We are data Bilboko Azkuna Zentroan dagoeneko ikusgai dagoen erakusketak, soinu-instalazio bitxi baten proposamena  dakar: Polybrafon instrumentu robotiko programagarria.

Pasa den urrian zentroak zabaldu zuen  Open Codes erakusketaren harira antolatutako soinu instalazioa da Polybrafon,   neurri handiko musika automata eta soinu-instalazio  performatiboa, kodeek sortu eta gobernatutako teknologiaren ikuspegi eta dimentsio artistikoaren adibidea, eta era berean,  kultura digitalak gizartea aldatzeko ahalmenaren erakuslea.

Polybrafon robota, zuzenean jotzeko instrumentu moduan dago diseinatuta, alegia, instrumentu robotiko programagarria da, mintzaira musikalaren arloan, oso ohikoa den MIDI partitura digitalekin funtzionatzen duena.  Hala, lau soinu-talde desberdin  jasotzeko gai dena. Horretarako, erresonantzia sortzeko dauzkan motor elektromagnetiko eta zenbait  mekanismo kolpatzaile baliatzen ditu, sokak, latak eta metalezko hodiei soinua ateratzeko. Soinu-talde bakoitzak, era berean, 8 tonu desberdin ditu, eta horietako bakoitza beso luzagarri ugarietako batean instalatuta dago. Modu horretan,  noranzko guztietara bideratzeko moduko egitura bat osatzen du. Erdigunean,aldiz,  itxura magikoa duen eta erdi gardena den objektu batek, burmuinaren lana egiten du. Lerro hauen azpian duzue instalazio horri buruzko bideo-laburpena.

Soinu instalazioa, datorren urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahal bada ere, abenduaren 26an eta 28an, esku-hartze performatibo jarduera antolatu du zentroak, nola funtzionatzen duen probatu nahi duen jendeak esku hartu dezan.  Ez da beharrezkoa aldez aurretik ezer jakitea, baina gomendatzen da lehendik nolabaiteko interesa izatea musikako konposizioan eta soinu-esperimentazioaren arloan. Esku-hartzean parte hartu nahi duenak, baina, aurrez eman beharko du izena Zentroaren webgunearen bitartez.

Jarduera honen egile eta artista, Jonathan García Lanak(1985, Hasselt, Belgika)  da, Tunipaneak ezizenez ezagunagoa.  EHUko  Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko masterra du, eta soinu-arloan lan egiten du gehienbat. Eguneroko teknologiaren erabilpenei beste esanahi bat emanez garatzen du bere ikerkuntza, eraikuntza sozialerako mekanismo gisa proposatuz. “Soinu artefaktuak eraiki eta interpretatzen ditu aurkitutako objektuekin, osagai elektronikoekin eta material industrialekin:  erabilera teknologiko garaikidearen inguruan aukera eta galdera berriak sortzeko behar den osagai emozionala erantsiz”, azaltzen dute erakuskletaren arduradunek. Haren ikerketa gehienak praktikoak dira, eta jendearen aurreko hainbat jardueratara bideratzen dira, eskuarki, zuzeneko, luthier-en tailer esperimental eta erakusketa moduan. Gaur egun, eta Bilbao Ekintzaren hasierako babesari esker, Lutiteka izeneko proiektuari eskaintzen dio bere denboraren zati handi bat: horren muina musika instrumentu esperimentalak mailegatzeko liburutegi bat da.

Informazio eta xehetasun gehiagorako, sartu Azkuna Zentroak duen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu