MUSIKA

“Poltsiko Musika” egitasmoa gaurtik aurrera, Bilbon

Bilboko Udalak emango dio hasiera ostiral honetan Poltsiko musika programaren XV. edizioari. Ekimenaren xedea, “ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik”. Programak hainbat estilotako (rock, jazz, blues edo euskal folk) kontzertuak eskainiko ditu lau ostiraletan. Hitzordua 19:30ean izango da, Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan.

Poltsiko musika egitarauak ostiral honetan zabalduko du programazioa, Edu Basterra buru den Baster del Universo bandaren kontzertuarekin. Eszenatoki gainean musikari hirukote bat, Carlos Velasco, Aritza Castro eta Diego Lasheras eta koruez arduratuko den Ana Bejarano izango ditu berarekin.
Martxoaren 29an, Claudia Morales Project-en txanda izango da. Bere ahotsak Hegoamerikatako folklorearen, soularen eta gospelaren eraginak ditu.
Hirugarren kontzertua, apirilaren 5ekoa, jazz panoraman ibilbide luzea duen eta bost disko kalean dituen bertako Sacratif taldearen eskutik etorriko da.
Zikloa apirilaren 12an itxiko da, Oier Aslak (gitarra eta ahotsa) eta Gurutze Etxebarriak (ahotsa) osatzen duten Asla taldearekin.

Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira, Bertendona institutuan, doako sarrerarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button