ARTEA

Arkatzarekin eginiko aurpegiak

Carmen Ortiz de Urbina artistak Faces izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Spazio Grossi gunean. Erakusketan lapitzez eginiko zortzi aurpegiren laminak jarri ditu ikusgai. Erakusketa zabalik dago maiatzaren 31ra arte.

Datorren hilean, halaber, aurpegi gehiagorekin, 20 inguru, osatutako erakusketa egingo du Bilboko Dock gunean.

Carmen Ortiz de Urbina lapitzarekin marrazten du eta hala, oso estilo pertsonala lortzen du. Bere grina begiaren argia, adatsaren distira, denboraren iragaitearen detaileak… Gizakiaren begitartea unibertso ikaragarri eta misteriosoa dela sinetsita dago.

Bere potretak, musikaren, zinemaren eta modaren munduan inspiraturik daude, eta hainbat aldizkaritan (Glamour, Lamono, Calle 20, Go mag…), eta liburutan (Ilustradores Españoles, La guía Leonardo 2013…) agertu dira.

Luisannet agentziarako egiten du lan, eta 1995tik aurrera erakusketa asko egin ditu, eta kolektiboetan ere parte hartu du, hala nola, Donostiako Arteztu galeriako Ilustrando.

Gure Emakume artistak atalean ere badago Carmen Ortiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button