MUSIKA

Poloniako Wierba & Schmidt Quintet bandak irabazi du Getxoko Jazzaldian

Wierba & Schmidt Quintet boskotea Katowiceko Musika Akademiako Jazz Fakultateko gradudunek eta ikasleek osatzen dute. Taldeak zein kide batzuek zenbait sari lortu dituzte Poloniako lehiaketa garrantzitsuenetan. Normalean, taldea zein kideak herrialde horretako jazz-zirkuituan aritzen dira. Taldea hurrengo hauek osatzen dute: Piotr Schmidt (tronpeta), Marcin Kaletka (saxoa), Michal Wierba (pianoa), Michal Kapczuk (kontrabaxua) eta Sebastian Kuchczynski (bateria).

GDJazz Quartet taldeak jazz akustikoa egiten du. 2004an sortu zen Cangas de Morrazon (Galizia) eta Javier Pereiro tronpeta-jotzailea du liderra. Estilo fresko eta originala dute, hard-boparen ukituekin. Banda honen errepertorioa Javier Pereiroren konposizio originalek eta jazzaren tradizioko tema estandarren moldaketa batzuek osatzen dute. Javier Pereirok (tronpeta), Virxilio da Silvak (gitarra), Manel Britok (kontrabaxua) eta Max Gomezek osatzen dute laukotea.

Talde Lehiaketaren irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute. Gainera, talde irabazlea gaur, uztailak 5, jardungo da berriz Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, David Sanborn saxo-jolearen hirukotearen (22:00) aurretik. Halaber, irabazleek Hoeilaart-eko (Belgika), Ibizako eta Palmako jazzaldietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak horiekin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bestalde, bigarren saria lortu duen taldeak 1.200 euro jasoko ditu eta, bakarlaririk onenak 600 euro. Publikoen sariei dagokienez, irabazleek oroitzapenezko garaikurrak jasoko dituzte.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button