ESZENA

Poloniako kartelgintzari buruzko erakusketa, Gasteizen

Gasteizko Antzerki Eskolako 40. urteurrenaren harira, bertako Zaramaga auzoko Enebada! galerian, Poloniako kartelgintzari buruzko erakusketa bat zabaldu da. Artelanak Los Goliardos Fundazioaren bildumarenak dira eta “antzerki-kartelaren ilustrazio arloan hainbat hamarkadetan zehar kalitate eta nortasunez betetako eskola artistiko honen ibilbidearen isla dira”. Erakusketa uztailaren 31era arte izango da ikusgai.

Komedia, opera, tragedia klasikoa edo dantza modu bitxian irudikatzen duten  kartelak ikusgarriak dira oso, eta horien egileak Jan Aleksiun, Jerzy Czerniawski, Stasys Eidrigevicius, Jan Mlodozeniec, Andrzej Pagowski edo Wiktor Sadowski dira. “Poloniako antzerki-maisuek garatu zituzten Shakespeare, Molière, Chéjov, Brecht, Pinter, Calderón, Aristófanes, Dürrenmatt edo García Lorcak sinatutako antzelanek, aurretik artista plastiko horien eskuetan kartela publikoarekin duen lehenengo loturaren bidez kutsu gehigarri bat lortu zuten”.

Gasteizko Antzerki Eskolakoren esanetan “Los Goliardos konpainia aitzindaria da Estatuko antzerki independentea bultzatu zutenen artean. Ibilbide horrek bat egiten du duela 40 urte, 1978an, Denok Antzerki Kooperatibak zuen lan-helbururen batekin; hau da, Gasteizko Antzerki Eskolaren jaiotzarekin. Hori dela eta, erakusketa Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak babestua den gaur egun Eszena-Arte Tailerra izena duen proiektuaren lau hamarkadak ospatzen jarraitzeko modurik onena da. Zaramaga auzoko Enebada! galeria gazte eta interesgarria markotzat izateak ere urteurrenarekin primeran egingo du bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button