BERTSOTAN

Trikia eta bertsoa Oñatiko jaietan

Oñatiko jaiak hurbiltzen badoaz, eta aurten ere bertso jaialdia izango da, Herri Egun bezperan. Aurtengo jaialdiko protagonista ez da bertsoa bakarrik izango, trikitixa lagun izango du, edo trikitixak berak bertsoa lagun izango du.

Oñatiko Bertso Eskolak eta Lizaragarate Trikitizale Elkarteak bat egin eta bertsoa eta trikitixa uztartuko dituen Soinu Berbak jaialdia antolatu dute, eta aitzaki horrekin bertsozale eta trikitizale guztiek bat egingo dute.

Jaialdia urriaren 5ean izango da Zubikoa pilotalekuan eta gaueko 10:30ean emango zaio hasiera. Bertsolari asko pasatuko dira oholtzatik: Harkaitz Allur, Leire Ibarzabal, Odei Barroso, Maialen Arzallus, Fredi Paia, Itxaso Paia, Xabi Paya, Joseba Tapia, Xabier Leturia, Aitzol Barandiaran, Jexux Mari Irazu, Gari Lizarraga, Iñaki Larrañaga, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia.
Ander Lipus ibiliko da aurkezlearena egiten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button