MUSIKA

“BIME City”-k musika zabalduko du Bilbon barrena

BIME jaialdiaren baitan egin ohi den BIME City programaren xedea hauxe da: Bilboko hirian, jaialdiaren oihartzuna zabaltzea, doako kontzertuen bitartez. Hala, gaur, bihar eta etzi, 22 talde gaztek joko dute Bizkaiko hiriburuko hainbat aretotan. Horretaz gainera, bi dokumental emanaldi egingo dira.

Bada, 22 talde horietatik zazpi Euskal Herrikoak izango dira, bederatzi estatukoak eta gainerakoak Alemania, Holanda, Begika eta Suediakoak.

Gaur bertan, izango da zer ikusi eta entzun Bilbon. Kafe Antzokian, esaterako, The Second Act of Elliot Murphy eta Salad Days: A Decade of Punk in Washington, DC (1980-90) dokumental musikalak pantailaratuko dira, 19:00etatik aurrera. Emanaldiok Bartzelonako In-Edit Beefeater Jaialdiarekin lankidetzan ondu dira. Areto berean, 23:25etik aurrera, Mama Beat funk bandak joko du, eta gero, 00:00, Sen Senra  eta The Zephyr Bones.

Azkena aretoan, Euskal Herriko beste bi talde arituko dira, 20:30etik aurrera: Last Fair Deal eta Fake Band. La Ribera lokalean, halaber, De Staat eta The Deaf holandarrak, 21:45ean. Recidence tabernan, berriz, Irlandar kutsuko folk saioa egingo da, 21:00etan, eta 18:30ean, Álvaro Segovia & Friends arituko dira Coppola Bilbao aretoan.

Gainerako egunetako programazioa: bime.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button