LITERATURA

“Poetika” ekimenean, Jon Gerediaga poeta

Gaur egungo poesia aztertzeko helburuz, martxoan, Poetika ekimena abiatu zen Donostian. Emanaldiak azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik) luzatuko dira. Beraz, zazpi emanaldi antolatuko dira guztira. Gaur berton, euskal poeta baten txanda izango da: Jon Gerediaga. Berarekin batera, Jose Belda (gitarra) musikaria arituko da.

Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika egitarauaren barnean, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik. “Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu.”

Gaurko gonbidatuaren harira, Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) filosofia irakaslea da. Antzerkian ibilbide oparoa egindakoa ere bada. Gerediagak argitaratu ditu lau poema liburu: Fitola balba, karpuki tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007), Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015), denak Pamiela argitaletxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button