LITERATURA

“Poetika” egungo poesiari buruzko zikloa, Donostian

Gaur berton abiatuko da Donostian Poetika ekimena, gaur egungo poesia aztertu nahi duen zikloa. Lehen errezitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, Antonio Enrique poetaren eskutik. Aurkezpena Carlos Aurtenetxek egingo du eta musika Alexandra Delormeren eskutik etorriko da.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika egitarauaren barnean, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik. “Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu.”
Emanaldiak martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik) luzatuko dira. Beraz, zazpi emanaldi antolatuko dira guztira.
Gaurko gonbidatuaren harira, Antonio Enrique Granadako poetak La palabra muda (El gallo de oro, 2018) izeneko liburuko poemak errezitatuko ditu, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button