MUSIKA

Quilt pop talde estatubatuarrek Donostian joko du gaur

Quilt banda estatubatuarrak Donostiako Dabadaba aretoan joko du gaur, 20:30etik aurrera. Horiekin batera, Al Lover izango dira.

Duela bost urte eratu zuten Shane Butler eta Anna Fox Rochinski musikariek Quilt, Bostonen, hiri horretako Arte Ederren Museoaren Eskolan, hain justu, 1960 eta 1970eko hamarkadetako pop estiloan ardaztutako musika gozoarekin esperimentatzeko asmoz.

Quilten jarioa lasaia da, melodikoa eta ñabarduraz jantzia. Pop doinu lisergikoak jotzen dituzte, The Mamas & The Papas edo The Byrds klasikoen antzera, jangle pop guztia alboratu barik.

Donostian, Plaza izenburuko lana aurkeztuko dute. Dabadabaren arabera, “diskoaren soinu vintage-a ikaragarria da, baina baita haien armonia hirukoitzak, melodia izugarriak eta adiktiboak sortzeko; jangle estiloko gitarren lana bikaina da eta psiokodelia lanbrotsu baten argia sumatzen da, zeinak ez duen inondik ere artisten sormen-ikuspegia itzaltzen”.

Informazio gehiago: dabadabass.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button