LITERATURA

“Poesiaren Mundu Eguna” Lauaxeta eta Arestirekin

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak  Poesiaren mundu eguna ospatuko du gaur berton, Lauaxetaren, Arestiren edo Angela Figuera poeten testuekin. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30etik aurrera

Poesiaren Mundu Eguna dela eta, gaur, martxoaren 23an, poesia eta musika uztartuko dira Bilbon. Ane Arteche arpa jotzaileak eta Iñaki Letamendia txalapartariak euskal errepertorioa eskainiko dute, Gabriel Aresti, Angela Figuera, Lauaxeta edo T.S.Elliot egileen poemak irakurtzen diren bitartean. Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz antzezleak testuei ahotsa jarriko dietenak izango dira.

Hitzorduan, Aita Donostiaren Oinazez, edo Maitia nun zira eta Eperrak lan herrikoiak entzun ahal izango dira, gure zenbait poetek idatziriko poemekin batera.
Poesia ikuskizun berezia izango da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu