MUSIKA

Hegaztien izenekin haizaturiko musika

Asteazken honetan, Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:00etan hasita, Bilboko Udal Txistulari Bandak hegaztien izena duten bederatzi obrez osaturiko Hegaldiak izeneko kontzertua eskainiko du. Hala, Hegaldiak lelopean, Orhiko xoria, Gau txoriak, Txoritxoaren ihesa, Txoriak nere baserriko sagastian, Bustantxoria, Txoriak, Enarak, Birigarroa, Gautxoriena eta Txori saltaria izeneko musika lanak eskainiko dira.

Txistularien errepertorioan obra ugari daude txorien soinua imitatzeko idatzitako musika lanak, eta bitxikeria hori probestuz, Garikoitz Mendizabal (txitu lehena eta zuzendaria), Idoia Kareaga (txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier García (atabala-perkusioa) eszenatokira itzuliko dira birigarro, zozo, enara, txantxangorri eta bestelako txorien soinuak interpretatzeko.

Asteazkeneko jardun honen ondoren, Txistulari Banda datorren otsailaren 17an itzuliko da Euskal Museora konpositore klasikoen melodia tradizionalaz (González Bastida, Ansorena, Onraita eta Aranburu, besteak beste) eta dantza erritmoz (fandango eta arin-arin) osatutako programarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button