LITERATURA

“Poesiaren gorputza” errezitaldia, larunbatean Donostian

Poesiaren gorputza errezitaldia egingo dute Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Mari Luz Esteban eta Miren Agur Meabe idazleek, urtarrilaren 23an, iluntzeko 20:30ean, Donostiako Egiako Apal estudioan. Ekitaldia Literaktum jaialdiaren erakusle izango da, DSS2016EU-ren inaugurazio ekitaldien baitan.

Gorputzari ahotsa jarriko dioten hiru poetez gain,  emanaldirako espresuki sortutako performancea emango dute Miren Gaztañaga aktoreak eta Jokin Azpiazu Carballo Okerreko musikariak.
Emanaldiarekin batera, Nagore Legarreta argazkilariaren Hysteron erakusketa inauguratuko da. Hysteron (utero grekoz) argazki bilduma da; emakume zatikatuen gorputzak irudikatzen dituen bilduma. Argazkiak lau zulotako ontzi zilindrikoekin egin dira, lapikoak eta latak erabilita; argazki teknika primitiboa da: argazkilaritza estenopeikoa.
Teknikaz harago, Hysteron proiektuak kontzeptu sendo bat du atzetik. Legarretaren ustez: “Pertsonon desegituraketari buruz hausnartu nahi da, zehazki gure desioak alboratu eta sumisio roletan murgiltzeko, gure gizarteak planteatzen dituen mekanismoei buruz egin nahi da gogoeta. Beti ere genero ikuspuntu batetik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button