MUSIKA

“Kantatu nahi dut bizitza”, gospel estiloan

Zuia Gospel Camp ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute irailaren 23 eta 24an, Kantatu nahi dut bizitza lelopean. Musika berezi horren inguruan makina bat jarduera programatu dira, tartean gospel ikastaroak eta zuzeneko kontzertuak.

Ikastaroak irailaren 23an eta 24an egingo dira, eta Didier Likeng, Messengers eta Ramon Escalé izango dira horretan arduratuko diren espezialistak. Ardatz nagusia Old Gospel School izango da, sustrai-gospela ardatz duena. Tailerrak Amazing Grace albumeko abestiez osatuta egongo dira gehienbat, Gospelaren historiako diskorik salduenetako batekin, Aretha Franklinen zuzeneko grabazioa gainera.

Eta esan bezala, kontzertuak ere ez dira faltako. Hala, irailaren 23an, Bartzelona Gospel Messengers taldeak kontzertua eskainiko du Bitorianoko frontoian, 20:00etan. Bertan Dance! Messengers sing Motown ikuskizuna eskainiko du, non Marvin Gaye, Lionel Richie eta Stevie Wonder artisten abestien bertsioak egingo dituen.
Eta irailaren 24an, Izar Gospel Unityk eta Zuia Gospel Choirrek kontzertu ederra eskainiko dute leku berean, 18:30ean, izan ere Old Gospel School kontzertuarekin itxiko da Camp hori, asteburu osoko lana erakutsita.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button