LITERATURA

“Poesia Orduak” ekitaldia, Donostian

Atzo hasi zen Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak antolaturiko Poesia Orduak ekitaldia, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Asteazkenean jarraipena izango du ekimenak.

Atzoko saioan,  Fito Rodriguezek Hain zara eder (Booktegi, 2018) poema-liburuaren errezital musikatua eskaini zuen Andoni Tolosa Morau, Dorleta Urretabizkaia, eta Asier Hernandezekin batera. Unai Pelaio Pelax, Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi izan ziren musikariak.

Biharko saioan, irailak 9, 19:30ean, Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitala eskainiko du. Bere ondoan Iban Urizar Amorante musikaria eta Aitor Gametxo zinemagilea izango dira, azken hauek Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean.
Errezitaldian, zenbait emakume esanguratsu izango ditu solaskide, hala nola Mary Shelley, Marguerite Yourcenar, Ellen Ripley tenientea, Wendy, Mahatsaren Andre Maria edota Brontë ahizpak. Guztion artean, katalogo bat osatzen dute bakardadeari eta norberaren ahalduntzeari buruzko gogoeta egiteko.
Miren Agur Meabek 2000. urtean Azalaren Kodea poema liburua sortu zuen eta 2010ean, berriz, Bitsa eskuetan lana. Aurten ere, Miren Agur Meabe idazleak (Ane Pikaza artistaren ilustrazio ederrez horniturik) Begiak zerumugan lana kaleratu du. hauez gain makina bat lan plazaraturik ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button