LITERATURA

Poesia maratoia, Guardetxean

Gaur hasi eta maiatzaren 10era bitarte, Donostiako Guardetxeko Poesia Jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da.

Gaur bertan, maiatzak 6, jaialdiaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan; horretarako, pintura eta eskultura erakusketa inauguratuko dute, eta gero, 20:00etan, irakurketa poetikoak izango dira Carlos Aurtenetxe, Emilio Varela eta Soraya Garciaren eskutik. Azken horrek, gainera, performance bat ere antzeztuko du. Horrekin batera, Pablo Casares idazlearen Estamos aquí para quedarnos (Gallo Nero) liburuaren aurkezpena ere izango da: Cuando la libertad se disfraza de buenos modales.

Bihar, maiatzak 7, Jorge Arangurenek Un camino de poesia izenburuko hitzaldia emango du, 19:00etan, eta 20:00etan, Octopus taldeak kontzertua egingo du.

Ostegunean, maiatzak 8, Gorka Etxebarriak eta Jon Olanoak Eskutitzak aurkeztuko dute, 19:00etan, eta ordubete geroago, irakurketa poetikoak izango dira. 21:30ean, azkenik, Bideopoema eta Jam Poetikoa izango dira.

Ostiraleko egitaraua ere oparoa izango da: Hitzaldia (Tomas Yerro); performancea (Maiara); Poesia eta irudia (Jesus Rodriguez); Olerkigintza, musika eta dantza (Angela Cruces, Jorge Carrera eta Josetxo Fernandez ); eta, amaitzeko, kontzertua (La Baldosa Flotante).

Jaialdiaren azken egunean, larunbatean, honakoak egongo dira: umeentzako tailerrak, irakurketa poetikoak, POZA antzezlana, eta SOKA, The Malware eta Fish taldeen kontzertuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button