LITERATURA

“Poesia Jaialdiaren” bigarren edizioa Guardetxean

Urriaren 7tik 12ra bitartean, poesia beste modu batean dastatzeko ahalegina egingo dute Guardetxean.

Poesiaren aldeko aldarria honetan datza: “Ahaztu poesia elitista, paperean baizik irakur dezakezun hura eta ikusi nola poesiak zure egunerokoa sortzen duen. Poesia zuk sortzen dezu!! Poesia ez da idatzitako adierazpen hutsa, baizik eta beste diziplina artistiko ezberdinekin batu daitekeena, hau da, dantza, pintura, musika, argazkia, performance-a edo antzerkia, adierazpen poetikorako baliabide aproposak direnak. (…) bere asmoa konjuntzio eta diziplinartekotasun bat, sinergia eta nahasketa bat lortzea da, muga zaharrak eta diziplina artistikoetako mugak lausotuz, beren topaketa eta elkarrekiko kutsadurari bidea irekiz, adierazpen poetikoaren aukera zabaltzeko, hobetzeko eta berritzeko”.

Hori guztiari ekiteko egitarau anitza atondu dute bertan. Urriaren 7an, 19:00etan, Silentes erakusketaren estreinaldia izango da eta Hari Harian film laburraren laburmetraiaren proiekzioa Juanjo Arangurenen eskutik. Honen ostean, Pablo Casares eta Juan Manuel Uriaren irakurketa poetikoa etorriko da, eta 21:00etan, Amor-Fati dantza poetikoa, Ali Truta, Aintzane Revuelta eta Andre Koenig adituekin.

Urriaren 8an, asteartean, Emilio Varela poeta, pintorea eta arkitektoaren hitzaldia, Rafa Berrio kantautorearen olerkiak eta Club de los poetas rojos irakurketa poetikoa programatu dira.

Asteazkenean, urriak 9, Jon Benitok eta Gorka Setienek irakurketa poetikoa egingo dute.

Hurrengo egunean, Jesus Maria Cormán eta Jorge Arangurenen irakurketa poetikoa eta geroago, Jose Luis Toledano eta Bego Baztarrikak egindako Hitzez eta Hotsez ikuskizuna egongo dira.

Ostiralean, Rolando Verde (Kuba), Lander Laborde (Euskal Herria) eta Julio Biurrun (Uruguay) idazleen irakurketa poetikoa gauzatuko da. Gauean, Tutti Frutti Jazz Project taldearen kontzertua entzuteko parada izango da.

Azken egunean, Polipoesía bideoaren proiekzioa, Ibon RG-rekin poesia fonetikoko irakurketa poetikoa, eta Archipiel taldearen kontzertua antolatu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button