LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” saioa, Donostian

Donostia Kultura, Gipuzkoa Kultura eta Chillida Lekuk antolaturik Poesia eta Pentsamendua izeneko saioa ondu da, gaur, Victoria Eugenia Antzokian, eta bihar Chillida Lekun.

Gaurko emanaldian, musikaz lagundutako poesia errezitaldia egingo dute Itziar Ancin, Jon Iñaki Lasa, Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Juan Manuel Uria eta Xuan Bellok. Jon Makuso biolin-jotzailearen musika ere entzun ahalko da.

Bihar, hilaren 5ean, bigarren emanaldi bat egongo da Chillida Lekun (iluntzeko 19:00etan). Victor Gomez Pinen hitzaldia ere antolatu dute: Eduardo Chillida: discurso poético, discurso filosófico. Horren ostean errezitaldi poetikoa egingo da Itxaro Borda eta Joan Margarit poetekin. Musika ere ez da faltako, kasu honetan Arrate Zubigarai eta Jon Makusorekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button