LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak, gaurtik aurrera Donostian

Poesia eta Pentsamendua saioak gaur eta bihar garatuko dira Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan. Ekitaldietan gonbidaturik agertuko diren poetak Pako Aristi, Amaia Lasa, Emilio Varela eta Antonio Hernández izango dira, besteak beste.

Gaur, hain zuzen ere, Jon Makuso biolin-jotzailearen musikaz lagundutako poesia errezitaldia  egingo da Amaia Lasa, Pako Aristi, Emilio Varela eta Antonio Hernándezekin. Azken hau, ospe handiko poeta da, izan ere, 2014an Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen Nueva York después de muerto poema bildumarekin.

Bihar, ekainak 16, arratsaldeko 19:30ean, Juan Ramon Makusok Antonio Hernández elkarrizketatuko du Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan.

Poesia eta Pentsamendua saioen poeta talde antolatzaileak Greziarrak eta gu manifestua kaleratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button