LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak, Durangon

Maiatzaren 4an eta 5ean, 19:00etan hasita, Poesia eta Pentsamendua izeneko topaketaren IX. edizioa izango da Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Urtero bezala, jardunaldi bakoitza hitzaldi batekin hasiko da eta gero, poesia emanaldia, horretarako propio gonbidatuko den poeta baten eskutik. Jardunaldietako bertaratuei, errezitatuko diren poemak batzen dituen argitalpen bat eskainiko zaie.

Lehen egunean, maiatzak 4, Fernando Golvanok Poesía y filosofía en el laberinto de la imaginación izeneko hitzaldia egingo du. Ondoren Aintzane Galardi eta Karmele Jaio idazleek errezitaldia eskainiko dute.
Maiatzaren 5ean, Olvido Garcia Valdes idazleak De espíritus visivos, poesía y teoría del conocimiento hitzaldia egingo du, eta ostean, Rikardo Arregi eta Mikel Etxaburu poeten txanda etorriko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button