LITERATURA

“Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak, Donostian

Poesia eta Pentsamendua ekimenaren hamabigarren aldia bihar eta etzi izango da, Donostian.  Aurten bi egunetako jardunaldia antolatu da, ekainaren 12an, Victoria Eugeniako Club Aretoan, eta 13an,  Chillida Lekun, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Chillida Lekuren babesarekin.
Lehen urtetik hona, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi idazleek, hainbat poeten parte-hartzearekin eta Donostia Kulturaren babesarekin, Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak antolatu dituzte.

Urte honetako hitzorduak honakoak izango dira: ekainaren 12an, 19:30ean, Victoria Eugenia Club aretoan, errezitaldi musikatua antolatu dute Martin Etxeberria, Aintzane Galardi, Jon Gerediaga, Gorka Salces eta Antonia Vicens (2018ko Espainiako Sari Nazionala) partaideekin. Musika Jon Makusoren eskutik etorriko da, eta biolin emanaldia osatuko du.

Hurrengo egunean, ekainak 13, 19:00etan, eta Chillida Lekun, Clara Janésen hitzaldia antolatu da. Horrekin batera, Julia Otxoa eta Juan Kruz Igerabide idazleek errezitaldia egingo dute. Musika Jon Makusok (biolin barrokoa) eta Marcel Moix (oboe barrokoa) jarriko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button