LITERATURA

“Poema poema truk” lantegia, EIZIEren eskutik

EIZIEk Poema poema truk lantegia antolatu du aurten ere. Gerardo Markuletak zuzentzen duen lantegia “ez da iazkoaren errepikapena izango: beste poema batzuk izango dituzte ikasleek itzulgai. Beraz, ikastaroa egokia izan daiteke bai iaz parte hartu zutenentzat, bai iaz parte hartu ez zutenentzat”. Lantegia euskaraz izango da abenduaren 20an.

Lantegi horren barruan literatur itzulpenari buruzko sarreraren ostean, ariketa praktiko errazak egingo dira testu poetikoak itzultzerakoan erabilgarri gerta daitezkeen tresnak, baliabideak eta estrategiak landuz. Ekimenaren helburua “itzultzaileak testu poetikoen aurrean sentitu ohi dituen aurreiritzi eta beldurrak arindu eta erlatibizatzea, bai eta genero poetikoak itzulgai gisa dauzkan alderdi onuragarri eta gozamenezkoak konturaraztea ere, eta azkenik, horrelakoak itzultzeak dakartzan zailtasun eta azaroei aurre egiteko baliabideak eta estrategiak bereganatzea”.

Izena emateko epea abenduaren 4tik 13ra izango da, biak barne.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button