IKUS-ENTZUN

“Euspot”, euskarazko spot lehiaketa

Aurten Euspot euskarazko spot lehiaketaren bigarren edizioa egingo da, eta Sare sozialak eta euskara gaia izango du ardatz. Ekimenaren xedea “euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera hedatzea da”.

Lehiaketa HUHEZIko (MU) Komunikazio Departamentuak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Kooperatibak ondu dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta lanak apirilaren 10 baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean. 30-40 segundo arteko iraupena beharko dute izan, euskaraz eginak, eta edozein formatutan grabatu ahal izango dira. “Beti ere hobetsi egingo dira HD formatuan grabatutako eta muntatutako lanak”. Creative Commons lizentziapean aurkeztuko dira.

Sariei dagokienez, lau sari banatuko dira apirilaren 16an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan: Spotik onena (1.000 euro);  MUko ikasleen spotik onena (500 euro); Publikoaren saria (500 euro); eta, azkenik, Gazteen saria, 18 urte beherakoentzat (250 euro).

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak kontsultatzeko: http://euspot.eu/lehiaketaren-oinarriak/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button