MUSIKA

Plum Green zeelandaberritarrak Bilbon eta Azkoitian joko du

Plum Green musikari zeelandaberritarrak Bilboko Satelite T aretoan joko du gaur, 21:00etan. Bihar, halaber, Azkoitiko Matadeixen izango da, Bilboko Serpiente post-punk taldearekin batera, 22:30etik aurrera.

Green egun Australian bizi da. 2010ean argitaratu zuen bere lehen lana, bost kantuko The Red EPa. Harrezkeroztik, beste hiru lan argitaratu ditu, aurten argitaratu eta gurean aurkeztuko duen Baby Bird zazpi hazbeteko singlea. Singleari izena ematen dion kantua hil honetan plazaratu duen Sound Recordings albumaren aurrerapen kantua da; seguruenik iraupen luzeko lan hori eskuragarri izango da Bilboko eta Azkoitiko emanaldietan.

Bere egitasmoan tarte akustikoak eta intentsitate handiko giro elektrikoak uztartzen ditu. Nick Cave edo PJ Harvey musikarien antzera. Rock garaikidea da  zeelandaberritarrak jotzen duena, iluntasunean eta argitasunean ondo moldatzen dena.

Euskal Herria bisitatu ondoren, Portugal, Frantzia, Danimarka, Holanda, Alemania, Polonia eta Txekiar Errepublikara joango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button