BERTSOTAN

Plazak eta bidaiak nahasturik, “Hitzetik Hortzera” saioan

Elkarren arteko distantzia zainduta, berriz ikusiko ditugu bertsolariak oholtza gainean, igandean, 15:00etan, ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan. Bertsozale Elkarteak bideraturiko Internet bidezko Plaza eta Bidaiak ekimenetatik sortu da saioa hori. Alarma egoeragatik, saioak Bertsozale Elkarteko egoitzan grabatu dira, publikorik gabe, eta txalorik gabe.

“Lau bertso ekitalditako aleak izango dira igande honetako Hitzetik Hortzera berezian. Bertsozale Elkarteak antolatutako bi, ohiko jaialdia bata eta saio esperimentala bestea; eta Erandioko eta Abadiñoko udalek antolatu eta Bertsozale Elkartearen egoitzan Internet bidez egindako beste bi saio: Euskaraldiaren inguruan Erandiokoa, eta herriko jaietako urteroko saioa Abadiñokoa”.
Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Xabi Igoa eta Jone Uria aritu ziren Elkarteak antolatutako Plazako lehen jaialdian, eta Andoni Egañak haurtzarora eraman zituen Amets Arzallus eta Alaia Martin, Bidaiak izeneko saioan.
Igor Elortza eta Onintza Enbeita aritu ziren Erandioko Euskaraldiaren inguruko saioan, Kike Amonarrizek gidatuta, eta Abadiñoko festetako jaialdian Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Txaber Altube aritu ziren, Igor Galartzak gaiak jarrita.

Gogoratu: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button