LITERATURA

“Piztiarioak” deskripzio hutsetik haratago

Gaur goizean, J.M. Olaizola Txiliku (idazlea) eta Antxiñe Mendizabal (editorea) bikoteak, lehenaren Piztiarioak izeneko obra aurkeztu du Donostian.

“Piztiario bikoitza da liburu honetakoa. Esan genezake piztioarioetan bi osagai elkartzen direla. Alde batetik, naturaren arauak daude, eta bestetik, gizakion irudimenak sortutako ametsak. Nire liburuan berrogeita hamalau piztia daude. Lehengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira guztiak, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Besteak, benetakoak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak”, esan du egileak.

Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute. Ez dira halarik ere, deskripzio hutsa, izan ere, garai batean, piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, bere inguruan ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita.

Horixe egin du kasu honetan, J.M. Olaizola Txilikuk. Liburuan barneratu ahala, Basiliskoa, Centaurus, Olanoak, Unikornioa, Gaizkin, Akelarretako piztia, Fugua, Kapibara, Hiena pikarta, Cocujus nomine, Ye Teh, eta beste mila izaki arrarori buruzko datuak irakurri ahalko dituzue.

“Piztiarioetan deskripzioa ez da behin ere deskripzio hutsa izaten, beti izaten ditu aldamenean sineskeriak, adierazpen moralak eta etsenpluak. Badu beti irakatsi nahia” esan du Txilikuk.

Bere hitzetan entzun nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button