MUSIKA

Piztiak taldearen “Hasi Orduko” bigarren diskoa, plataforma digitaletan

Piztiak taldea bere diskorik esanguratsuenak entzungai jarri ditu plataforma digitaletan. Orain, Hasi orduko (1992) diskoaren txanda da.

Taldekideek honako azaldu dute lan horretaz. “Hasi orduko (1992) gure bigarren lana da, hamabi abestidun lehen LPa. Orduan binilo, cassette eta CD moduan atera zen. Hau ere Lasarteko estudioetan Jean Phocasek grabatu zuen eta ekoizpena Juan Carlos Perez, Phocas eta Piztiak taldearena izan zen. Garai honetan boskote bezala aritu ginen. Oraingoan ere azala Josu Aranbarri taldeko partaidearena da, baita argazkia ere.
Diska honetan The Velvet Underground taldearen White light white heat abestiaren bertsio berezi bat dago Argitan Berotan, Josuren hitzekin. Lehen singlea Hain Nekatuta izan zen eta bigarrena Ikaraz”.
Hona hemen, entzuteko esteka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button