ARTEA

“Portugalete Uri Urena” XXVIII. Komiki-Lehiaketa

Lehiaketa honetan nahi duten guztiek, inolako mugarik gabe, har dezakete parte, banaka edo taldeka. Lanak aurkezteko epea, otsailaren 28an bukatuko da.

Gaia librea izango da, baina komikiko pertsonaia nagusiak originalak izan beharko dira, hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. Bi kategoria hauek ezarri dira: komikia eta komiki banda.

Lanak zuri-beltzetan edo koloretan aurkeztu ahal izango dira, eta ez dute agerian edukiko egilearen izena. Kartazal itxi batean aurkeztuko dira, izenperik eta izenik gabe, baina tituluarekin. Kartazal horren barruan beste kartazal bat jarriko da, zeinean, titulu berberaz gain, egileari buruzko datuak ere (izen-abizenak, telefono zenbakia, adina, helbide osoa, helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia) adieraziko baitira.

Lanak honako helbidera bidali daitezke: Santa Klara Kulturtegia “Portugalete Uri Urena” XXVIII. Komiki-Lehiaketa, Casilda Iturrizar kalea 10,  48920 Portugalete (Bizkaia).

Honakoak izango dira sariak: Lehen Saria “Portugalete Uri Urena” 1.800 euro; 1.250 bigarrena, eta 800 hirugarrena. Hiru acesit ere emango dira, 300 euroko bakoitza.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button