ARTEA

Pio Gerendiainen argazkiak, Photomuseum aretoan

Bihartik, irailak 27, azaroaren 20ra bitartean, Zarautzeko Photomuseum aretoak Pio Gerendiainen argazkien erakusketa hartuko du: Tritones y fugas.

Argazkiek Euskal Herriko kostaldeko bazter harritsuak erakusten dute. Mota guztietako angelu eta forma geometrikotan metatu diren higaturiko harriak dira irudietako protagonistak. Harriak eta beren higadura betierekoa.

Pedro Salaberri adituak hala kontatzen du artistaren irudiekiko lilura: “Euskal kostaldearen paisaia hain era askotakoa eta ederra izanik, zergatik Piok soilik flysch-a, jostura lerro hori, labarretako harriak eta mugakide lur horretara lurraren eta itsasoaren artean eroritako blokeak, erakusten digu? Argi dago ez duela leku eder haiek eskaintzen dutenekin soilik geratu nahi eta bere nahiak zer ikusi gehiago dauka funtsezko sentimendu batekin: denboraren presentzia jaso nahi du, azken finean ia konturatu gabe igarotzen da baina dena aldatuz eta eroritako arroketan azaltzen da, urak betetzen dituen zirrikituetan edo etengabeko mugimenduak jira-biraka leundutako harrietan.
Bere argazkiak, argiak erliebeak marrazten dituenean eginak daude, laztasuna eta zimurtasuna garden senti daitezkeenean, zoriak une batez jarriak edo urte luzez toki berean dauden harribilen argazkiak, eta zuri-beltzez ateratzen ditu irudiak intentsitaterik eta dramatismorik galdu ez dezaten.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button