ARTEA

Bulegoa z/b ekimenaren egonaldirako azken egunak

Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2019an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei. Maiatzaren 2a arte izango da epea, hortaz azken egunak dira honakoak. Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera.

Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.
“Bulegoa z/b, espazio fisikoa ez ezik, testuinguru bat ere bada, eta sormen- eta pentsamendu-mailako hainbat arlok elkarrekin topatzeko aukera ere bai. Erreferente bat da artistentzat eta pentsalarientzat, orain dela bederatzi urtetik garatzen ari garen zeharkako ildoa ezagututa, interesa izan baitute gune honen barruan gertatu den guztiarekin. Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2019an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko”.

Informazio guztia: Bulegoa z/b.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button