ARTEA

Pinturari buruzko gogoeta, “Reset” erakusketan

Fermin Moreno Martin (Bilbo, 1970) artistak pinturaren gaineko hausnarketa egin du Bilboko Marzana galerian jarri duen Reset galerian. Bilbotarraren hitzetan, “Reset-en pinturari buruzko nire gogoetarekin jarraitzen dut; pinturaren eta beste diziplina artistiko batzuen artean ezartzen diren harremanak ere jorratu ditut”. Erakusketa zabalik dago 2014ko urtarrilaren 3a bitarte.

Hala, erakusketak estudio esperimentala izan nahi du, eta, era berean, erakusketa-proiektu. Horretarako, “aniztasunera eramaten nauten tresnak erabiltzen ditut, pintura konplexua eraikitzeko asmoz”.

Konplexutasun horrek zerikusia dauka bai teknika konplexuarekin, bai mezu konplexuarekin ere, edo istorio konplexu bat kontatzeko moduarekin. “Norberak hori nola egiten duen arabera, pinturek norabide bat edo beste hartuko dute, eta hainbat irakurketa eragingo duten sareak sortuko dituzte”.

Hori dela eta, pinturak konposizio-sare baten antzera jardun behar du, zinematikatik gertu dagoen zerbaiten antzera, baina beharrezkoa duen presentzia izoztua galdu gabe. “Mugimenduan dagoen irudi batek (…) hainbat mozketetan oinarritutako linea batean pentsatzera eramaten zaitu; nire pinturak, berriz, jarraituak dira, espazio eta denbora zehatz batean aurkezten dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button