ARTEA

Pintura tailerra Tabakaleran, Irati Laburu artistaren eskutik

Ekimena  artistek euren diziplinako lantegi edo tailerrak hiru edo lau astez plazaratzeko helburuarekin antolatzen du Kutxa Kulturrek, Artistaren txokoa izenburupeko programaren barruan.

Oraingoan, Irati Laburu margolariak emango du lantegia, datorren uztailaren 27ra arte, asteazkenetik larunbatera, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Bertan, bere lanak ikusteko eta ezagutzeko aukera izateaz gain, bere margolanak egiteko erabiltzen dituen teknikak eta prozesuak erakutsiko ditu artistak.

Labururi bere eguneroko bizitzan sortzen zaizkion ideiak eta kezkak ordenatzeko eta horiei forma emateko balio dio pinturak. “Denboraren joana, iragankorra, aldaketa txikiak interesatzen zaizkit, lehen begiratuan hauteman edo ikusten ez diren gauzak”, azaldu du artistak.
Bere obran, ekialdeko estetikak eta filosofiak eraginda, gauzen funts edo mamira iristen saiatzen da sinpletasunaren bidez. Edertasuna bilatzen duela aitortzen du artistak, “itxuraz arrunta den horretan, ikusgaitasuna emanez berriro berdina izango ez den une zehatz bati”.
Ez zaizkio interesatzen arauak, unean uneko sentipenak baizik. Eta bere margolanetan, sentipen horiek transmititzea du helburu.

Bilboko Arte Ederretako fakultatean egin zituen Irati Laburuk (Donostia, 1984) ikasketak. Hasiera-hasieratik interesatzen zitzaion irudia, eta pintura-espezialitatea aukeratu zuen,k eta  gauzak ikusteko, ikasteko eta behatzeko modu berri bat aurkitu zuen horrela. Bere formazioaren azken urtea Bartzelonan egin zuen.

Informazio gehiagorako joan Kutxa Kulturren web orrialdera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button