ARTEA

Pintura erakusketa UPNAren 25. urteurrena ospatzeko

UPNAk (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) bere 25. urteurrena egin du aurten. Data horren harira, pintura erakusketa paratu du Nafarroako Museoan. Bertan, 25 artistaren 25 lan ikus daitezke otsailaren 13a bitarte, hau da, unibertsitateak eginiko urte bakoitzeko margolan bat.

Erakusketaren komisarioa Camino Paredes Giraldo izan da, eta ondoko artisten pintura, marrazki edo collageak hautatu ditu erakusketa gauzatzeko: Jose Ignacio Agorreta, Rafael Alberti, Juan Jose Aquerreta, Angel Arbe, Alfonso Ascunce, Pedro Azqueta, Javier Balda, Jose Miguel Corral, Fco. Javier Ezquieta, Luis Garrido, Elena Goñi, Joaquin Ilundain, Fernando Iriarte, Carlos Lopez, Pedro Manterola, Xabier Morrás, Ignacio Muro, Pedro Oses, Belen Puyo, Mariano Royo, Pedro Salaberri, Dora Salazar eta Koldo Sebastian.

Lan guztiek unibertsitatearen arte garaikideko zentroaren bildumaren parte dira. Aipatutako lanei Antonio Eslava eta Jorge Oteiza artisten eskulturak gehitu behar zaizkie.
Komisarioaren hitzetan, erakusketak lanbide piktorikoarekiko grina erakusten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button