Nontzeberri

Pintura bokaziozko irrika

Nafarroako Museoak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak Edertasunaz eta sakratuaz izenburupean Isabel Bakedanoren lehen atzera begirakoa abiatu dute. Nafarroako margolariaren erakusketa, Bilboko Arte Ederren Museoarekin ekoiztuta izan dena, datorren urteko urtarrilaren 10era bitartean bisitatu ahalko da.

Isabel Baquedano (Mendabia, 1929-Madril, 2018) artista Espainiako pinturako figurarik pertsonaletako bat izan zen. Bizitza osoan zehar lagun izan zuen pintura bokaziozko irrika izan zen. Baquedanok laster utzi zion margolanei sinadura eta data ezartzeari; inoiz ez zuen ospea bilatu,  pinturaren ariketa hutsa baizik. Horregatik nahiko ezezaguna da publiko zabalarentzat horregatik erakusketarekin bi helburu bete nahi dira: haren obra zabaltzea eta haren ezagutzan sakontzea.

Edertasunaz eta sakratuaz erakusketak ehun eta berrogeita hamarretik gora margolan eta berrogeita hamar marrazki inguru biltzen ditu. Margolanek eta marrazkiek inpresio zabala eskaintzen diote ikusleari artistaren lan- eta bizi-ibilbide luzean barrena.

Erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan inauguratu zen joan den urtean, eta orain, Nafarroako Museoan eta Nafarroako Unibertsitatea Museoan ikusi ahalko da.

Exit mobile version