ESZENA

“Pintto Pintto” antzezlana ikusgai, Zornotza Aretoko mediatekan

Gaur, apirilaren 17an, 20:15etik aurrera Zornotza Aretoko mediatekan, Anita Maravillas Teatro txotxongilo konpainiaren Pintto Pintto antzezlana ikusi ahalko da.

“Pintto, gure txakurra da ta, Pintto, bere izena du. Pintto galdu egin den txakurkume polit bat da. Baina guztiok ez dugu Pintto maite. Norbaitek beldurra dio. Gaindituko ote du beldurra?”

Hauxe da bideoan ikusiko duzuena: “Arropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremandu behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustuko. Bat-batean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die”.

Pintto, Pintto umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da, honen bidez, “gure ingurukoekin harremantzeko dugun eran hausnartu nahi dugu.”

Anita Maravillas, bere osotasunean, titereen eta objektuen antzerkiaren zerbitzura dagoen antzerki taldea da. Eskarmentu eta esperientzi luzea daukate beraien lehen pausoak Bartzelonako eskola ezberdinetan formatu zirenetik. Taldearen sorkuntzak, beti estuki lotuta egon dira, Zornotza aretoa eta Portal 71 produktorarekin. Anita Maravillas, panpin eta manipulazioaren etengabeko ikerkuntzan bizi da, lan bakoitzerako aktore eta panpinek elkarlanean eman ditzaketen aukeretan lan egiten dute, antzerki kodigo berrietan murgiltzeko.

“Umorea, gure lanen beste ezaugarri garrantzitsu bat da, famili guztiarentzako umorean lan egiten dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button