ESZENA

“Pinocchio” obra, Gernikan

Lleida herrikoa den La Baldufa taldeak Jokin Oregiren zuzendaritzarekin, Pinocchio haur aske baten istorioa antzeztuko du abenduaren 30ean, 19:00etatik aurrera, Gernikako Lizeo Antzokian. Carlo Collodi-ren jatorrizko testuaren interpretazioa da La Baldufa-k egiten duena. Ipuin honek hainbat balioen gainean hausnartzeko parada ematen du, bai eta heziketa, ahalegin, erantzukizun eta zintzotasunaz ere.

Antzezlana oso berezia da, izan ere pertsonaiak egiteko eta istorioa ontzeko papera eta egurra erabiltzen dute. Obraren pertsonaia nagusia Pinocchio da, haur aske bat, aurreiritzirik eta konplexurik ez duena, esanekoa ez dena, okerra dena, baina aldi berean, maleziarik gabekoa, oso inozoa dena.
Geppetto haren heziketaz arduratuko da, aita baten sena erabilita. Pinocchiok, ostera, esanekoa izan beharrean, hainbat abentura biziko ditu, eta hauek lagundu egingo diote hazten eta heltzen. Baina jota amaituko du eta bukaera… ustekabekoa izango da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button